Salaberria sagardotegiak taberna eremu zabala dauka barra eta mahaiekin, eta eguneko edozein ordutan zuen eskura daukazue.
Goizean goiz hasten gara askotariko gosariak eskaintzen, eta pintxoak eta razioak ere prestatzen ditugu egunean zehar.
Karta zabala daukagu barran eskatzeko; pintxo hotzak eta egin berriak izaten ditugu, baita razioak ere. Ardo eta sagardo bikainak ere baditugu jakiekin batera dasta ditzazuen.